Arima urtzeko gaitasuna duten begiek,
betidanik maitatu ditudan bakarrak,
beharbada betirako maitako ditudanak,
seguru nago ikusi ez nautela haiek.
Garia den zure ile horian ikus dezaket,
putz egiten dutenean ipar haizeek,
olatuak zure edertasuna mugitzen,
ta ni, zakurrak bezela, haien atzetik zaunka egiten.
Zeure atzetik egin dut osoa ibilbidea,
eta iadanik nerea hasteko eguna da.
Ez dakit zer ekarriko didan etorkizuna,
baina ahastu beharra daukat neure iragana.
Erantzun ezazu azken galder hau maittia.
Ez ahal zeneukan gauzak ondo egiteko aukera?
Ez dakit zer egin bihotz min honekin,
baina seguru nago ezin nazakela egon zurekin.